Lantaldeak

2015. urteaz geroztik, Berdintasun Batzorde bat daukagu, planen jarraipena egiteaz eta planen ezarpena bermatzeaz arduratzen dena, eta, horrez gain, berdintasunaren arloko aholkularitza eskaintzen duena.

T4ko pertsonen parte-hartzea autokudeatutako lantaldeen bidez gauzatzen da. Lantalde horiek planeko hainbat ekintzari erantzuten diote:

Sentsibilizazioa

Sentsibilizazio-kanpainekin lotutako jarduera guztiak antolatzen dituzte, baita emakumeentzako eta gizonentzako berariazko jarduera ere.

Alborapena

Laguntza emateko taldearen ekimenetarako jardunbide egokiak ezartzen dituen lantaldea. Talde honek Gizarte Laguntzako genero-alborapena du ardatz nagusi.

Komunikazioa

Berdintasunari buruzko dokumentazioa, prestakuntza eta jarduera interesgarriak gomendatzen eta partekatzen ditu, sare sozialak aktibo mantentzeaz gain.

Aliantzak eta sareak

Bai Sarea, EAPN eta Emakunderekin elkarlanean ari gara.

Prebentzioa

Indarkeriarik gabeko giro segurua bermatzen du.

Prestakuntza

Berdintasunerako Batzordearen baitan dagoen lantaldea, berdintasunari buruzko oinarrizko eta berariazko prestakuntza-proposamenak bermatzen duena.