Prebentzioa

Genero-baldintzaren araberako desberdintasun-egoerak ekiditeko, beharrezkoa da lan-eremuan errepikatzen diren balioak, sinesmenak, mitoak, estereotipoak eta rol sozialak deseraikitzen eta aldatzen aurrera egitea.

Horretarako estrategia esplizitu bat behar da, bai erakundearen kulturan, bai prozesuak kudeatzeko dokumentuetan, emakumeen aurkako indarkeriarik eta sexu-aniztasunagatiko sexu-jazarpenik edo jazarpen sexistarik gabeko ingurunea bermatzeko:

Emakumezko langileen sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako protokoloa.

Berdintasunaren kudeaketa planifikatzea eta ebaluatzea.

Berdintasunezko hizkuntza edo bestelako komunikazio-elementuak erabiltzea.

Barne- eta kanpo- prestakuntza espezifikoa eskaintzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, eta berdintasun-printzipioa txertatzea prestakuntza-jarduera guztietan.

T4ko pertsonak sentsibilizatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren balioa nabarmentzen duten ekintza sinbolikoen bidez. Izan ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, eskubide bat izateaz gain, giza aniztasuna onartzea eta desberdintasunak aitortzea dakar berekin.

Gizonen erantzunkidetasuna sustatzea, bai gizonezko langileena, bai gizonezko erabiltzaileena, etxeko eta zaintzako eremuan.

Langileen bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko kudeaketa sistematizatzea.