Inicio » Berdintasuna » Sentsibilizazioa
Sentsibilizazioa
T4 Elkarteko Berdintasunerako Batzordeak egindako sentsibilizazio-ekintzak eta -kanpainak.
Kaleidoscopia
Lila Gune
Mujeras taldea
8M
28J
25N
Kaleidoscopia
Lila Gune
Mujeras taldea
T4ren Etxe Handia
Azaroaren 30eko greba feminista zela eta, zaintzei dagokien garrantzia ematea aldarrikatzen zuena, ATAUBIZUn elkarrekin bizi garen guztien artean hausnarketa egitea proposatu zen, galdera hauetatik abiatuta: «Nola zaintzen duzu zaintzen zaituena?» eta «Nola gustatzen zait ni zaintzea?». Ipuin hau jendaurrean irakurtzeko idatzi zen, gogoetari ekiteko.
Bazen behin lehioz beteriko etxe handi bat. Leiho horietako bakoitzetik bista ederrak ikus zezaketen etxe horretan bizi ziren emakumeak. Bizitzaren gorabeherak medio, aldi baterako zein betiko helmuga bistatik galdu zuen pertsona orok etxe handi horretan bizitzeko aukera zuen.
Paradoxikoa bada ere, Etxe Handiaren funtzionamendua sinplea eta konplexua zen aldi berean, egitura akasgabea eta oso eraginkorra baitzen, lege bakar batean oinarrituta: TAUPADA BAKARRAREN LEGEA.
Energia-injektoreak funtsezko zeregina zuen: zainketen fluxua doitzea. Horregatik, behar bezala funtzionatu behar zuen, toki horren jasangarritasuna bermatzeko.
Bi giza talde zeuden. Haietako baten janzkera homogeneoa zen, taupada-kolore gorrizkoa, eta, Etxe Handira hurbiltzean, zainketa-injektorea sakatzen zuen, zaintza, eskuzabaltasunez emateko. Beste giza taldeko kideen arteko itxura desberdinagoa zen. Desberdintasun bakarra zegoen alde bateko eta besteko pertsonen artean: bizi-unea. Etxe Handian bizi ziren emakume guztiek bista horiek behar zituzten galdutako helmuga berreskuratzeko. Gainerakoan, ez zeukaten desberdintasunik.
Energia-injektoreak zaintzaileei beharrezko energia-soberakina ematen zien, egun osoan zehar han bizi zirenak zaintzeko eta geroago etxera itzultzeko gai izan zitezen beren burua edo beste nonbaiten inguruan zeukaten pertsonak zaintzeko gaitasuna arriskuan jar zezakeen inolako defizitik gabe.
Oinarrizko legeari esker, etxean bizi ziren pertsona guztiek bazekiten injektorearen energia-maila egokia mantendu behar zutela, eta, horretarako, energia-baloiekin doitzen zuten etengabean. Baloi horiek askotarikoak ziren, injektorearen energiaz baliatzen ziren pertsonen aniztasuna islatzen zutela, esaterako:
Adeitasunez agurtzea
Obsequios en forma de cafés, chuches… pequeñas delicias
Energia-baloi horiek egunero uzten ziren, energia-injektorea erregai-maila onenarekin mantentzeko. Hori egin ezean, sistema berehala ahultzen zen. Halako uneak gertatu ziren jada. Lehenik eta behin, bi giza taldeetako aurpegierak gogortu egiten ziren, gaixotasunak agertzen ziren, eta deitorezko eta kexuzko kutsua nagusitzen zen, etxe handia janzten zuten taupada-gorria eta askotariko koloreak grisez tindatzen zuena. Une zail horiek funtsezko legearen (taupada bakarraren legea) balioa ulertzen lagundu zieten. Taupada bakarraren legearen arabera, pertsona guztiak berdinak gara, eta gizakiak garen heinean, elkar mendekoak gara. Elkar behar dugu, eta denok beharko ditugu zainketak bizitzako une desberdinetan. Sistemak funtziona dezan, zaintzak erdigunea izan behar du, eta haren inguruan biratu behar dugu, taupada bakar eta unibertsal baten oso zati txikia baina ezinbestekoa garela ulertuz.
Davida, 2023ko azaroa.