Lege-oharra
Datuen babesa
T4 Elkarteak Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betetzen duela bermatzen die bere bazkideei, erabiltzaileei, boluntarioei, hirugarrenei, senideei eta legezko ordezkariei. Halaber, haien datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna, osotasuna eta sekretua gordetzeko legeek eta araudiek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak ezarri dituela ziurtatzen du.
Datu pertsonalok DBLOk ezarritako mugen eta eskubideen arabera erabiliko dira. T4 Elkarteak jakinarazten du, gainera, datu pertsonalak dituzten artxiboak behar bezala erregistratuta daudela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Eta, horrela, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluak ezartzen duen informazio-betebeharrari jarraiki, elkartekideei, erabiltzaileei eta senideei jakinarazten zaie eskatutako datu pertsonalak Elkartearen datu pertsonalen artxiboetan tratatu eta sartuko direla.
Datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen helburua zerbitzu eta programa sozial eta soziosanitarioak ematea da, baita kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egitea ere.
Beraz, osasunari, gizarteari eta/edo alderdi juridikoei buruzko datuen kasuan, erabiltzaileek berariazko baimena eman digute datu horiek tratatzeko, arreta onena eta beren egoera espezifikoari egokitutako zerbitzu edo programak eskaintzeko xedearekin.
Datu pertsonalak osasun-, gizarte-, hezkuntza- eta lege-sistemako erakundeei bakarrik laga ahal izango zaizkie, baita eremu horietako hirugarren laguntzaile edo profesionalei ere, betiere helburu berberekin. Darabiltzan datu pertsonalen informazioari dagokionez, T4 Elkarteak ahalik eta zuhurtasun, sekretu eta konfidentzialtasun handiena gordetzeko konpromisoa hartzen du.
Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta/edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Horretarako, gure elkarteari jakinarazi beharko diozu, helbide honetara mezu bat bidaliz: maribel@asociaciont4.org.
Pribatutasun-gidalerroak
Pribatutasun-gidalerro hauek webguneari bakarrik aplika dakizkieke, eta dagozkion orrialde eta azpi-orri guztiak barne hartzen dituzte. T4 Elkarteak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen webgune honetako hiperesteken bidez eskura daitezkeen webguneetako datu pertsonalen pribatutasun- eta babes-politiken inguruan, baldin eta T4 Elkarteak berak zuzenean kudeatzen ez baditu.
Gidalerro hauek datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betez egin dira. Besteak beste, araudi hauek hartu dira kontuan: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa (DBLO), eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
Datu pertsonalak biltzea
Datuak Babesteko Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera, T4 Elkarteak erabiltzaileei jakinarazten die webgunearen bidez emandako datuak behar bezala inskribatutako fitxategi automatizatu batean sartuko direla Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, eta fitxategi horren arduraduna T4 Elkartea dela. Datu horiek webgunearen erabiltzaileekiko harremanak kudeatzeko erabiliko dira. Halaber, datu pertsonal horiek erabiltzaile-profilak sortzeko erabili ahal izango dira, eta T4 Elkarteak eskainitako produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-informazio pertsonalizatua bidali ahal izango zaie, posta elektronikoz eta telefonoz (SMS bidezko abisuak edo antzeko mezularitza-bitartekoak barne), betiere erabiltzailearen baimena lortu bada aldez aurretik. Gogobetetze-inkestetan parte hartzeko ere erabili ahal izango dira.
Jasotako komunikazio komertzial bakoitzean, erabiltzaileari aukera emango zaio baimena erraz eta doan ezeztatzeko, komunikazio komertzial gehiago jaso nahi ez baditu. Erabiltzaileek ere aurka egin ahal izango diote beren datuak helburu komertzialekin tratatzeari. Horreterako, jakinarazpen bat bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: asociaciont4@asociaciont4.com
Webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak ez zaizkio lagako hirugarren bati, lagapen hori DBLOk baimentzen duen kasu zehatzetan izan ezik. Datu horiek T4 Elkarteko langileek eta webgune honen bidez erabiltzaileei zerbitzuak ematen dizkieten hirugarrenek soilik eskuratu ahal izango dituzte, betiere arestian aipatutako helburuekin lotuta badaude.
Emandako datuetan aldaketarik izanez gero, erabiltzaileek T4 Elkarteari horren berri eman beharko diote, eta unean-unean emandako informazioaren egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule izango dira. T4 Elkarteak konpromisoa hartzen du datu horien egiazkotasuna arretaz egiaztatzeko, eta beretzat gordetzen du datu faltsuak edo osatu gabeak ematen dituzten erabiltzaileak ez erregistratzeko edo baja emateko eskubidea, har ditzakeen beste ekintza batzuei kalterik egin gabe. Egiaztapen horrek ez du esan nahi T4 Elkarteak inolako erantzukizunik izango duenik emandako datuak faltsuak edo zehatzak ez izateagatik sortutako kalte edo galerengatik, eta erabiltzailea izango da erantzule bakarra.
T4 Elkarteak bermatzen du datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun-mailak hartu dituela. Gainera, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea ziurtatzeko beharrezkoak diren neurri tekniko, pertsonal eta antolakuntzakoak ezarri ditu, baita emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko atzipena eta lapurreta prebenitzeko ere.
Erabiltzaileen eskubideak
Erabiltzaileek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak balia ditzakete posta elektronikoz honako helbide honetara bidalitako idatzizko komunikazio baten bidez: asociaciont4@asociaciont4.com, «Datu pertsonalen babesa» erreferentziarekin.
Cookien erabilera
Webguneak cookieak erabiltzen ditu zenbait zerbitzu eta funtzio emateko, baita erabiltzaileen lineako esperientzia hobetzeko ere. Horri buruzko informazio gehiago gure Cookien gidalerroetan eskuragarri daukazu.
Pribatutasun-gidalerroen aldaketak
T4 Elkarteak beretzat gordetzen du Pribatutasun-gidalerro hauek aldatzeko eskubidea, unean-unean aplikatzekoa den legediaren arabera. Beraz, Pribatutasun-gidalerro hauek aldian-aldian berrikustea gomendatzen dizugu, ematen dizkiguzun datu pertsonalak nola tratatzen eta babesten diren jakiteko.