T4-ri buruz

T4 Elkartea Asociación T4 

T4n prebentzioa eta sexualitate positiboa bizi-filosofia gisa sustatzeko lan egiten dugu.

Konpromisoa

Gaixotasun honen erronkei aurre egin eta erabateko ongizatea sustatzeko behar diren zerbitzuak emateko konpromisoa hartu dugu.

GIB/hiesa edo lotutako beste patologiaren bat duten edo gizartean baztertuta egoteko arriskua daukaten pertsonen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko asmo sendoa duen irabazi-asmorik gabeko erakundea gara. Elkartearen parte garen heinean, eragindako pertsonek zein arlo honetako profesionalek, elkarrekin lan egiten dugu gure giza baliabideak, baliabide materialak eta finantzarioak erabiliz, zerbitzuak emateko eta pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko.

Xedea

T4n xede bat daukagu: gizarte- edo osasun-kontuetan laguntzea GIB birusaren eramaileen edo gizartean baztertuta egoteko arriskua daukatenen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko, Bizkaian, EAEn eta nazioartean.

Ikuspegia

Eremu dinamikoa, soziala, aldarrikatzailea, berdintasunezkoa, dinamizatzailea, gizartearatzailea, berritzailea, eraldatzailea, independentea eta genero-ikuspegiduna gara. Oztopoak, aurreiritziak eta estigmak desagerrarazteko egiten dugu lan, eta, hausnarketa, aurrerapausoak eta hobekuntza sortzen dugu GIB birusaren eramaileei laguntzeko sisteman.

Balioak

Hona hemen T4ren balioak: elkarri laguntzea, gardentasuna, enpatia, konpromisoa, ekitatea, errespetua, solidaritatea, eta malgutasuna etengabeko hobekuntzaren bila.

Aintzatespenak eta sariak

Talde gisa, harrotasunez betetzen gaitu gure ibilbide osoan zehar jaso ditugun aintzatespenak nabarmentzea.
Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-izaerakotzat aitortutako erakundea.

Eusko Jaurlaritzak gizarte-interesekotzat aitortutako erakundea.

Eusko Jaurlaritzak erakunde soziosanitario gisa ziurtatutako erakundea.

Eusko Jaurlaritzak herri-onurakotzat aitortutako erakundea.

Gardentasuna

Gardentasunaren aldeko konpromisoa

Gardentasuna oinarrizko zutabeetako bat da gizarte-eraldaketarako prozesuetan dihardugun irabazi-asmorik gabeko erakundeontzat. Jakitun gara erakunde publiko, pribatu eta partikular askok laguntzen gaituztela egiten dugun lanean uste osoa dutelako.

Hori dela eta, uste oso horri erantzun behar diogula deritzogu. Horretarako, egunez egun, argitasun handiagoa eskaintzen dugu hainbat gairen inguruan (hala nola nor garen, zer lortu nahi dugun, zer egiten dugun, nola egiten dugun, zerekin eta norekin lan egiten dugun).