Inicio » T4-ri buruz » Gardentasuna
Gardentasuna
Hiesaren Aurkako T4 Elkarteak jasotako funtsen erabilerari eta kudeaketari buruzko gardentasuna eta informazioa errespetatzeko konpromisoa hartu du, funts horiek behar bezala kudeatzen direla bermatu eta egiaztatzeko.
Edukien taula
2024ko gardentasun-txostena
Hiesaren Aurkako T4 Elkarteak jasotako funtsen erabilerari eta kudeaketari buruzko gardentasuna eta informazioa errespetatzeko konpromisoa hartu du, funts horiek behar bezala kudeatzen direla bermatu eta egiaztatzeko.
2023ko gardentasun-txostena
Hiesaren Aurkako T4 Elkarteak jasotako funtsen erabilerari eta kudeaketari buruzko gardentasuna eta informazioa errespetatzeko konpromisoa hartu du, funts horiek behar bezala kudeatzen direla bermatu eta egiaztatzeko.
2023ko ekitaldian, Elkarteak 2.073.750,00 euroko hitzarmen bat izenpetu zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Hitzarmen horrek urteko guztizko diru-sarreren % 87a osatu zuen. Hortaz, erakunde hau Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauaren (aurrerantzean 1/2016 foru-araua) aplikazio-eremuaren barruan dago.
Horrela, publikotasun aktiboko txosten hau 1/2016 foru-arauan xedatutakoa betetzeko argitaratu da, eta eremu hauetan egituratzen da:
1. ERAKUNDEARI BURUZKO INFORMAZIOA
Hiesaren Aurkako T4 Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1992. urtean sortutakoa, eta haren Estatutuak 1992ko martxoaren 17an erregistratu ziren, Euskadiko Elkarteen Erregistroko AS/B/03240/1992 zenbakiaren pean. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak herri-onurakotzat eta gizarte-interesekotzat aitortu zuen. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta dago.
Hiesaren Aurkako T4 Elkarteak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du, eta bere xedea gizarte- edo osasun-kontuetan laguntzea GIB birusaren eramaileen edo gizartean baztertuta egoteko arriskua daukatenen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzea da.
Horretarako:
- Elkarri laguntzeko taldeak sustatu eta sortzen ditugu GIB-hiesak edo harekin lotutako beste patologia batzuek eragindako pertsonentzat, baita bazterkeria-egoeran edo -arriskuan daudenentzat ere.
- Gizarte-sarean eragiten dugu, hiesa beste edozein gaixotasuntzat hartzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatuz.
- Osasun-zerbitzu, osasun mentaleko zerbitzu eta gizarte-zerbitzu publikoekin elkarlanean aritzen gara GIB-hiesaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokan.
- GIB-hiesa bidezko infekzioa prebenitzeko kanpainak eta ekintzak antolatzen ditugu, herritar guztientzat zein kolektibo jakinentzat.
- Lankidetzan aritzen gara elkartearen antzeko helburuak dituzten Euskadiko, Estatu espainiarreko, Europar Batasuneko eta munduko gainerako erakundeekin.
- GIB-hiesari eta gizarte-bazterkeriari buruzko prestakuntza-materialak egiten ditugu.
- Ebaluazio-programak sustatzen ditugu.
- Genero-ikuspegia instituzionalizatzeko prozesua abiarazi eta mantentzen dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioak bermatzen du emakumeek gizonek dituzten baldintza berdinetan eskuratu ahal izango dituztela baliabide guztiak. Gainera, emakumeen berariazkotasuna aitortzen du, emakume izateari lotutako premia bereziei erantzunez.
- Elkartearen ezagutza eta jardunbide egokiak beste foro batzuetara eramaten ditugu.
- GIB-hiesarekin, beste patologia batzuekin eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako plangintza estrategikoko jardueretan parte hartzen dugu, toki-, lurralde- eta lurraldez gaindiko mailan.
- GIB-hiesa duten pertsonen irudia eta duintasuna defendatzen ditugu, eremu publikoan zein pribatuan diskriminaziorik edo kalterik jasan ez dezaten.
- Erakunde publikoek GIBa duten edo bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonen osasun fisikoko, psikologikoko eta sozialeko beharrak asetzen dituzten laguntza-zerbitzuak sortzea bultzatzen dugu. Halaber, arlo horretan egon daitezkeen gabeziak salatzen ditugu.
- GIB-hiesari buruzko informazioa ematen diogu eskatzen duen orori.
- GIB-hiesari buruzko kongresuak, bilerak eta antzeko ekitaldiak sustatzen eta antolatzen ditugu.
- Osasunaren Mundu Erakundearekin elkarlanean ari gara.
- GIB-hiesa eta/edo gizarte-bazterkeria prebenitzeko, laguntzeko eta esku hartzeko tresna berriak sortzeko ikerketa-jarduerak eta -proiektuak sortu eta haietan parte hartzen dugu.
- GIB-hiesarekin eta adikzioekin lotutako arriskuak eta kalteak murrizteko programak sortu, garatu eta ebaluatzen ditugu.
- Jasangarritasun-ikuspegia (ingurumena, ekonomia…) instituzionalizatzeko prozesua abiarazi eta mantentzen dugu.
- Gizarte Zerbitzuen Legea eta Mendekotasun Legea ezartzen eta garatzen laguntzen dugu.
- GIB-hiesari aplikatutako teknologia berrien esparruko tresnak edo programak inplementatzen ditugu (web 2.0, telematika, sare sozialak, etab.).
Hiesaren Aurkako T4 Elkartearen konfigurazioa bere Estatutuetan ezarrita dago. Era berean, haietan bi gobernu- eta zuzendaritza-organo ezartzen dira:
Batzar Orokorra
Lehendakaria: Mª Isabel Rodríguez
Idazkaria: María de la Encina Urruela
Bokala: Thomas Holdbrook
Ana Mª López
Álvaro Ortiz de Zarate
Igor Santos
Mª Isabel Tapia
Marco Imbert
La configuración de la Asociación T4 de lucha contra el Sida / Hiesaren Aurkako T4 Elkartea está establecida en los propios Estatutos, que contemplan dos órganos de gobierno y dirección:
Batzar Orokorra
Lehendakaria: Mª Isabel Rodríguez
Idazkaria: María de la Encina Urruela
Bokala: Thomas Holdbrook
Ana Mª López
Álvaro Ortiz de Zarate
Igor Santos
Mª Isabel Tapia
Marco Imbert
Antolamenduari dagokionez, Estatutuetan ezarritakoaren arabera, Batzar Orokorra Elkartearen gobernu-organo gorena da, eta Elkartearen borondate gorena ordezkatzen du.
Honako hauek dira Batzar Orokorraren eginkizunak:
- Zuzendaritza Batzordeko karguak izendatzea eta, hala badagokio, kargutik kentzea; kargu horiek, aldi berean, Batzarrarenak izango dira.
- Elkartearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontuak onartzea, baita aurrekontu horien likidazio-kontuak eta ondasunen erabilera ere.
- Kideek ordaindu beharreko urteko eta ezohiko kuotak zehaztea.
- Estatutu hauetan agindutako edo Estatutuetatik eratorritako beste edozein gai ebaztea.
- Zuzendaritza Batzordea Lehendakariak, Idazkariak eta Diruzainak osatzen dute, eta Elkartearen gobernu-organo gorena da Batzar Orokorra bilduta ez dagoenean, ohiko bileran nahiz ezohikoan.
Soldatapeko langileen taldea
Boluntarioen taldea
Soldatapeko langileen taldea
Boluntarioen taldea
2. EKONOMIARI ETA AURREKONTUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Gure mozkinak erakundearen helburuetan berrinbertitzeagatik bereizten gara.
2023ko ekitaldiko negozio-bolumena, hau da, jasotako diru-sarrera guztiak, 2.380.316,34 eurokoa izan da.
Aurrekontuari dagokionez, 2023an jarduera zertxobait hobetu da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin zerbitzuak emateko hitzarmena berritu delako.
Gastuei begira, igoera handia izan da langileen gastuen partidan.
3. ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIKO HARREMANEI BURUZKO INFORMAZIOA
2023ko ekitaldian, dirulaguntzak jasotzeaz gain, hitzarmenak sinatu ditugu Administrazio Publikoarekin. Hona hemen hitzarmenok.
| HITZARMENAK | |||
|---|---|---|---|
| ADMINISTRAZIO PUBLIKO EMAILEA | XEDEA | ZENBATEKOA | IRAUPENA |
| Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila – BFA | Ataubizu zerbitzua | 2.073.750,00 | 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra |
| Osasun eta Kontsumoko Saila – Bilboko Udala | Nork bere buruari laguntzeko programa | 33.500,00 | 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte |
| DIRULAGUNTZAK | |||
|---|---|---|---|
| ADMINISTRAZIO PUBLIKO EMAILEA | XEDEA | ZENBATEKOA | IRAUPENA |
| Osasun Saila – Eusko Jaurlaritza | Nork bere buruari laguntzeko programa | 82.044,0 | 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte |
| Cuídate HSH – Zaindu zeure burua GSG (gizonezkoekin sexu-harremanak dituen gizonezko) programa | |||
| Prostitución – Prostituzioa programa | |||
| SCS programa | |||
| Chemsex programa | |||
| Lehen Urratsak programa | |||
| Abantari programa | |||
| Capacitación – Gaikuntza programa | |||
| Redes – Sareak programa | |||
| Gizarte Politiken Saila – Eusko Jaurlaritza | Bideratzen programa | 31.193,42 | 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte |
| Autorrealización – Autorrealizazioa programa | |||
| Radares y Sensores – Radarrak eta sentsoreak programa | |||
| AplikT4 Programa | |||
| Bestelako dirulaguntzak | Lanbide | 4.000,00 | 2023ko ekainaren 15etik 2024ko ekainaren 14ra |
| Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila – BFA | Aukera Berria PS Zerbitzua | 185.000,00 | 2023ko abenduaren 1etik 2024ko abenduaren 31 |
4. INFORMAZIO GEHIGARRIA
Ana María López Zúñigak, Erakundearen Kudeatzaileak, igorritako txostena
Harremana: ana@asociaciont4.org
Txostenaren jaulkitze-data: 2024ko martxoaren 5ean.
ERAKUNDEAREN TXOSTENAK
Erakundearen memoriak gure lanaren, lortutako aurrerapenen eta kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoeran dauden pertsonen inklusioarekin, ekitatearekin eta ongizatearekin dugun konpromisoan aurre egindako erronken lekuko dira. Horietan biltzen ditugu gure programek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko sortzen dituzten jarduerak, esku-hartzeak eta inpaktua. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@asociaciont4.org.