Inicio » T4-ri buruz » Historia
Ibilbide irmo bat
GIB-AK USTEKABEKO GARRATZIA HARTU ZUEN
HIESAREN AURKAKO BIZKAIKO HERRI BATZORDEA
Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordea sortu zen, gaur egungo hiesaren aurka borrokatzeko T4 Elkartearen hasikina.
EUSKADIKO LEHEN KASUA
T4 ELKARTEAREN SORRERA
Zure Enea
GIZARTE-IZAERAKO ERAKUNDEA
AINTZATESPENAK
BIRDEFINITZEA ETA KUDEAKETA-EREDU BERRIA
JARDUNBIDE EGOKIENGATIKO AINTZATESPENA
LAGUNTZAREN AITZINDARIAK
T4 SARIAK
PREMIE KALITATEA ETA HERRI-ONURA
INFORMAZIO-PUNTUA
Ataubizu
AINTZATESPENA SAVIT4-RI
SAVIT4
BERREGITURATZEA
30 urteurrena
Elkarteak 30. urteurrena ospatu zuen…
GIB-AK USTEKABEKO GARRATZIA HARTU ZUEN
HIESAREN AURKAKO BIZKAIKO HERRI BATZORDEA
Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordeasortu zen, gaur egungo hiesaren aurka borrokatzeko T4 Elkartearen hasikina.
EUSKADIKO LEHEN KASUA
T4 ELKARTEAREN SORRERA
Zure Enea
Zure Enea Eguneko Zentroa proiketua aurkeztu eta onartu zen.
.
BIRDEFINITZEA ETA KUDEAKETA-EREDU BERRIA
Erakundea bera, bere antolaketa-egitura, ikuspegia, helburuak eta kultura birdefinitu ziren.
GIZARTE-IZAERAKO ERAKUNDEA
Gizarte-izaerako erakunde aitortu zuten.
JARDUNBIDE EGOKIENGATIKO AINTZATESPENA
AINTZATESPENAK
PREMIE KALITATEA ETA HERRI-ONURA
LAGUNTZAREN AITZINDARIAK
Egoitzei atxikitako prestazio berriak abiarazi ziren, eta, horrela, T4 Elkarteak kolektibo honen laguntza-arloko aintzindari bihurtu zen.
INFORMAZIO-PUNTUA
T4 SARIAK
SAVIT4
Ataubizu
BERREGITURATZEA
AINTZATESPENA SAVIT4-RI
30 urteurrena
T4 Elkartearen historia 1986. urtean hasi zen, Bizkaian (Euskadi), eskualdeko lehenengo HIES-kasua diagnostikatu zenean. Testuinguru horretan, hiesaren aurka borrokatzeko herritarren GKEak sortzen hasi ziren, haien artean, Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordea, geroago egungo hiesaren aurkako T4 Elkarte bihurtuko zena. Urte berean, Bietxeak jaio zen.
1992ko martxoaren 17an, Bilbon, GIB/HIESak eragindako pertsona-talde batek, helburu eraldatzaile bera partekatzen zuenak, T4 Elkartea sortu zuen. Justizia sozialean, solidaritatean, parte-hartzean eta GIB/HIESak eragindako pertsonen eskubideetan sinisten zuten. Elkartearen baliorik handienak, bai garai hartan bi gaur egun, pertsonak, nork bere buruari laguntzea eta parekoen arteko laguntza dira.
2002. urtean Zure Enea Eguneko Zentroa aurkeztu eta onartu zen, entitatearen hazkundean inflexio-puntu garrantzitsua izanik. Ekonomia-zailtasunak eduki arren, T4 Elkartea etengabe hazi da gaur egunera arte berrikuntzaren, langileen, programen, zerbitzuen eta egituraren aldetik. Nork bere buruari laguntzeko gune bat sortu zuen, terapeutika- eta antolatze-gaietatik haratago.
2007an, elkartearen Batzar Orokorrak gogoeta-prozesu bat irekitzea erabaki zuen pandemiaren egoera, beste GKE batzuekiko harremanak eta Administrazioa ebaluatu eta etorkizunerako baliagarria izango zen barne-hausnarketa egiteko.
Hausnarketaldi horren eta talde-lanaren ondoren, 2008. urtearen hasieran, erakundea bera, antolaketa-egitura, ikuspegia, helburuak eta kultura birdefinitu ziren. Lehen aldiz, erakundearen egitura eredu eraginkorrago bihurtzeko plan estrategiko bat sortu eta abiarazteko erabakia hartu zen. Une horretan, T4 Elkarteak dirua eta langileak kudeatzeko eredu berri baten aldeko apustua egin zuen, modu trinko eta etengabean. Atsedena, Aukera eta, azkenik, Bidexka egoitzak sortu ziren esku hartzeko espazio guztiak Estatuan eta Europan paregabeak diren zeharkako programa berritzaileekin fisikoki birkokatu ondoren.
2011n, erakundea gizarte-izaerakotzat aitortu zuten. 2013an, autoerrealizazioko eta bizi-kalitatea hobetzeko prestakuntza-programa batean jardunbide egokiak erabiltzeagatik aintzatespena lortu zuen. Aurrerago, programa hori Estatu osora hedatu zen, eta, horrela, hainbat entitate prestatu zuten T4n exekutatutako programa pilotua ezar zezaten. 2014an, gizarte-intereseko eta laguntza-eremuetako esku-hartze sanitarioaren aintzatespenak lortu zituen.
2015ean, Premie Kalitatea eredua ezarri izanagatik ziurtagiria jaso zuen, herri-onurako erakunde aitortu zuten eta erakunde osorako Berdintasun-plana egin eta diagnostikatu zuen. Urte horretan, egoitzei atxikitako prestazio berriak ezartzeari ekin zion eta, horrela, kolektibo honen laguntza-arloko aintzindari bihurtu zen.
2015. urtetik aurrera, T4 Elkarteak hausnarketaldi bat hasi zuen, eta, haren ondorioz, komunitateko eremu pribatuan eta publikoan lankidetza-ekintzak areagotzera bultzatu gintuzten ekintza nabarmenak abiarazi zituen.
Elkartearen helburua prebentzio-alderdiak indartzean datza. Horretarako, kanal eta hizkuntza berriak erabiltzen ditu hala nola artea, kultura, komunikatzeko modu berriak (adibidez, sare sozialak). Horrela, gizonezkoen prostituzioa, musika, kontaktuak eta enpresekin eginiko jardunaldiak jorratzeko aukera izan du. Horrez gain, aldarrikapen- edo prebentzio-kanpainak egiten ditu espazio publikoetan. Halaber, elkarlana sustatu dugu kontsumoa edo harreman sexualak gerta daitezkeen aisialdi-guneetan (diskotekak, saunak, gune jendetsuetako tabernak, etab.) eta Bilboko hainbat auzotan zein gizarte- eta osasun-egituratan.