Lan egiteko modua

Printzipioak

Hona hemen T4ren printzipioak: GIBean espezializatzea, bere langileak gaitzea, esku-hartzearen pertsonalizazioa, hurbiltasuna tratuan, sare-lana, kudeaketa elkartua, eskaera artatzea, independentzia, komunitatearen parte-hartzea, konfidentzialtasuna, etengabeko hobekuntza, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzea.

Cómo trabajamos

T4 Elkartearen laguntza-eredua pragmatikoa da, gaitasunetan oinarrituta dago eta  bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago, abstinentziari bakarrik erreparatu beharrean. Arriskuak, kalteak eta elementu estresagarriak murriztea nahi dugu, eta, horretarako, ikuspuntu humanista eta erlaziozkoa hartu dugu. Parte-hartze aktiboa eta komunitarioa sustatzen dugu, eta personei laguntza ematen diegu autonomoak eta beren arazoak konpontzeko gai izan daitezen. Horrez gain, gure eredua haztatzailea da, hau da, nork bere buruari galdetzea eta norberaren hazkundea sustatzen dugu. Elkarrizketa esanguratsuak mantenduz eta ekintza zehatzak eginez, biziak eraldatu eta aukera berriak arakatu nahi ditugu.

Hona hemen gure lanean orientatzeaz gain, daukagun xedearen arrakasta lortzeko giltzarri diren oinarrizko faktoreak:

  • Gizarteak historiako une bakoitzean dituen beharrei moldatzeko gaitasuna.
  • Erabiltzaileen, hurbilekoen edo eragindakoen beharretara eta ongizatera bideratutako orientazioa.
  • Emandako laguntzaren barne- eta kanpo-hautemate egokia.
  • Lan-eredu partekatua, profesionalen eta kolaboratzaileen arteko sinergiak bultzatuz.
  • Tresnak hobetzeko eta jakintzaz jabetzeko baliabideak bideratzeko prest egotea.
  • Banakako eta baterako laguntza, loturak sortzeko eta harremana mantentzeko.
  • Harremanekin lotutako balioak hala nola errespetua, prestakuntza, komunikazioa, etika, apaltasuna eta elkar ulertzea, besteak beste.
  • Aldaketaren eta berrikuntzaren aurrean jarrera irekia mantentzea.
  • Kudeaketa-, informazio-, eta laguntza-sistema berritzaileak ezartzea. .
  • Pertsonen egoeretara eta beharretara egokitzea.
  • Osasun – eta gizarte – errealitateak zaintzea eta artatzea.
  • Esku-hartzeko ereduak etengabe hobetzea eta bilatzea.
  • Pertsonen beharrak eraginkortasunez entzutea eta behar bezala artatzea.
  • Etika profesionala eta arretari dagokionez mugak ezartzea.
  • Pertsonek hartutako erabakiak eta aukerak onartzea eta errespetatzea.
  • Komunikazio eraginkorra lortzeko elkarrizketa-gaitasunak garatzea.
  • Etikarekiko eta herritarren eskubideekiko konpromisoa.
  • Baliabideen mugigarritasuna eta txandakatzea bermatzea personen beharretara moldatzeko.
  • Ostatu-lekuak edukitzea eta beharretara moldatzeko malgutasuna izatea.
  • Aztertzea, ezagutza bilatzea eta egoeretara moldatzea.
  • Arreta-sistema mugikorra, eredu integraletara eta etengabeetara bideratua.
  • Egokitze-estrategian zerikusia duten alderdi guztiak barnean sartzea.
  • Laguntzera bideratutako diziplina anitzeko taldeetan ikastea eta prestatzea.
  • Arreta kalitatez eta berotasunez ematen saiatzea eta pertsonen gaitasunak garatzea.
  • Erakundea osatzen duten pertsonak aintzat hartzea eta erakunde-kultura bat sortzea.